EZKABARTEKO EZKER ABERTZALEA

EZKABARTEKO EZKER ABERTZALEA
EZKABARTEKO EZKER ABERTZALEA

lunes, 11 de octubre de 2010

HIRIGINTZA UDAL EGITASMO BERRIA


HIRIGINTZA UDAL EGITASMO BERRIA                

Ezkabarte  haraneko Udalak, ia ezkutupean, inork deusik ez dakien hirigintza egitasmo berri baten izapideak prestatzen  ari da. Gure haranean, 1.500 etxebizitza  gehiago eraikitzeko planifikapena egiten ari delarik, ez bizilagunei ezta Kontzejuetako Ordezkariei ere  ez zaie aditzera eman.
Gaur egun,   aurreko hirigintza egitasmoaren  etxebizitza bat bakarra ere eraiki ez izanak  ez du axolik,  Orikain eta Azotzko bizilagunen iritziak  ezagutzeak ere, dirudienez ez du garrantzirik , 500na  etxebitzitza eraikitzea aurreikusten duten arren.
Zildotz, Orrio, Makirriain, Eusa eta Soraurengo biztanleriaren kopurua  hirukoiztea pentsatu dutela edota Garrues, Ezkaba, eta Anotz herriak  bazter zoragarriak izateari  utziko dioten  arren ,porlana zibilizazioan bete betean sartuz, antza denez ez dute beharrezkotzat jotzen informatzeari.
Gaur egungo Udal kudeatzaileak, bizilagunei zerbitzuak eman ahal  izateko haraneko zabalkundea iraunkorra eta naturala izan behar delakoan daude. Zabalkunde hau natural eta iraunkorra iruditzen al zaie?
Lan egiteko era honek, pasa den Legegintzaldiarena gogorarazten digu, non A C E hautagai zerrendak, Ezker Abertzaleko hautagai zerrendaren ilegalizazioari esker, Udalean bakarka gelditu zela probestuz, 2.000  arteko etxebizitza egitasmoa garatzen hasi zen herritaren parte hartzeari inongo aukera eman gabe. Oraingo honetan,  Ezker Abertzalea  berriz ere ilegalizaturik,  Udal Agintariak akats berberak errepikatzen ari dira.
Hau ez da gauzak egiteko modurik! Honen garrantzi handia daukan gaiak ezin da aurrera eraman bizilagunek ezer jakin barik, hau da  parte hartzeko  aukerarik  eman gabe, izkutupean. Zer deritzogu? Inori axola al zaio? Gure herrietako etorkizuna, gu aintzat hartu gabe ezin da erabaki.
Hirigintza egitasmo berri baten garapen  ereduak  hasiera hasieratik herritarren parte hartzearen prozesu baten beharra du. Gaurdanik, Ezkabarte Haranerako  garapen eredu mota  eta herrietako nahi dugun  hazkundeari buruz, bai herritarrekin baita  Kontzejuekin ere eztabaida publikoa egitea  nahi dugu.
Ezkabarteko Ezker Abertzaleak, Herritarrak eta  Herritarrentzat oinarrizkoak diren gaiak eztabaidatu eta  aintzat hartuko dituen   partehartzailea den Udalerri baten alde egiten du.
Beste aldetik, gure ahalmen osoz, herrien eta Haranaren nortasuna gordez, gure gazteen etxebitzitza beharrei erantzungo duen hirigintza eredu baten alde egingo dugu. Eraikuntza enpresetako interes ekonomikoa  beste edozer baino lehen  kontutan hartzen duen  edo  gure ustez,  zalantzazko sasiazpiegitura handiak finanzatzeko erabiltzen den eredu horri, hau da    haundi maundiek soberan gustuko dutenari uko egiten diogu. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario